XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guztia pasatu ondoren erabaki bat hartzea eta Juanen hitzak hausnartuko nituela erabaki nuen.

Beharbada proba bat egin nezakeen: norbaiti istorioa kontatzen saiatu interesa pizten zuenez ikusteko eta, emaitzen arabera, serioski idazten hasi, kapituluetan banatuz, izenburua jarriz, eta idazten dutenek egiten dituzten gauza horiek eginez (irakurri ditudan ale apurrak idazten dituztenek, behintzat).

Juan bisitatzetik irten nintzenean, zeruan lainope zegoen.

Edozein unetan euria egiten hasiko zela pentsatu nuen.

Etxera nahiko berandu ailegatu nintzen.

Iñakik espagetia egosi zuen eta etxeak janari bero egin berriaren usaina zuen, amatxo etorri izan balitz bezala.

Mahaia ipini zuen eta etxekoandre bat bezala zain zegoen, lehenengoko kateako berriak ikusten.

- Oraintxe bertan hitz egin dute istripuaz -esan zuen, etxean sartzen ikusi orduko.

- Zer esan dute? -galdetu nion.

- Hildakoen kopuruaz hitz egin dute. Hirurogei bat omen dira.

- Bakoitzean gauza desberdina esaten dute -uste izan nuen nik.

- Eta zaurituak New Yorken sendatzen daude -jarraitu zuen informatzen.

- Bai.

- Dirudienez, txori-saldo bat izan da guztiaren kausa. Kutxa beltzagatik jakin izan dute.

- Hori ere banekien.

- Oso gogorra iruditzen zait -sententziatu zuen.

- Niri ere bai.